Saltar navegación

PUENTE LA REINA - GARESko  Udala

2010ko irailaren 6a

ALKATEAREN AGURRA

Alkatearen argazkia

Feliciano Vélez Medrano

Garesko alkatea naizen aldetik ongi etorria eman nahi dizut gure web orrira.

Gares herri txiki bat da 2.600 biztanle baino gehiago ditu eta Nafarroako erdialdean kokaturik dago. Izarbeibarko burua da eta Iruñea, Lizarra eta Tafallatik 23 kilometrora dago.

Gares herriak ia mila urte ditu eta Donejakue bideari loturiko ondare historiko oso garrantzitsua gordetzen du. Berez, Santiagorantz doazen bideen topalekua da. Orreagatik eta Somportetik datozen bideek bat egiten dute Garesen eta horrela Arga ibai gainetik pasatzen dute herriaren sorrerari erabat loturik dagoen zubi erromaniko ospetsuari esker.

Hala ere, Gares ez da soilik Donejakue bidea, zerbitzu eta komertzio sarea ere badauka. Eskualdeko burua izateak bere garapen historiko, ekonomiko eta sozialean eragin du hein handi batean.

Honetaz gain bere baratzeetako kalitate bikaineko produktuek (babarrunak eta piperrak bereziki), bere gastronomiak eta bere ospe handiko jai eta feriak bidaiariak Gares bisitatzera behartzen dituzte.

Web orri honek gure herriaren inguruan izan ditzakezun galdera gehienetara erantzutea espero dut eta aldi berean Udala eta Garesko herritarren arteko garrantzizko komunikabidea izatea nahiko nuke.

Jaso agur bero bat.

Feliciano Vélez Medrano, Garesko alkatea.