DEIALDIA, GARESKO UDALEKO ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATU IZATEKO LANPOSTUA ALDI BATERAKO KONTRATAZIO BIDEZ BETETZEKO IZANGAIEN ZERRENDA HAUTAPROBEN BIDEZ OSATZEKOA
OTSAILAREN 17KO (ASTELEHENA) EGUERDIKO 13:00AK ARTE, HAUTAKETA PROZESUAN PARTE HARTZEKO ESKABIDEA AURKEZTU AHAL IZANEN DUZU.
Eskabideak aurkeztea:
-Aurrez aurre udal-bulegoetan, 09:00etatik 13:00etara. astelehenetik ostiralera.
-Telematikoki, erregistro elektronikoaren bidez: https://sedeelectronica.puentelareina.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=8630
– Eskabidea aurkezteko behar den dokumentazioa:
- NANaren fotokopia konpultsatua
- Titulu akademikoaren fotokopia konpultsatua.
- B2 gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
- Tasa ordaindu izanaren frogagiria ala salbuespena egiaztatzen duen agiria.
Bete beharreko eginkizunak:
-Zerbitzu anitzak, obretako, igeltserotzako, udal eraikin eta instalazioen mantenimendurako eta lorezaintzarako jarduerekin loturik.
Hautaketa-prozesua. Oposizio-fasea:
-Ariketa teoriko-praktiko bakarra: 100 puntu. Deialdiaren I. eranskineko I. eta II. zatietako gaiei buruzko 40 galdera idatziz erantzutea. Galdera bakoitzak erantzun batzuk izanen ditu, baina bat bakarra izanen da baliozkoa.
GARRANTZITSUA: Deialdiaren oinarri osoak kontsultatu ahal dira webgunean. Horretaz gain, udal bulegoetan eskuragarri daude. Hona hemen webguneraen bidez oinarriak kontsultatzeko esteka:
http://www.puentelareina-gares.es/convocatoria-constitucion-relacion-personal-para-empleado-a-servicios-multiples/
Bases_Convocatoria_lista_contratacion_empleadoa_Servicios_Multiples__-_SEFYCU_139696 (1)