Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

GARESKO UDALAK ERMINETAKO MINIZENTRAL HIDROELEKTRIKOA LEHENERATZEKO PROIEKTUA IDATZI DU.

Erminetako minizentrala leheneratzeko proiektua idazten ari den taldearekin bi bilera egin ondotik, non hiru udal-talde politikoen ordezkariei eta zentralaren eskubideen % 50en jabe den Ureztatzaileen Erkidegoari aurretiko emaitzen berri eman ahal izan zien, datozen egunotan behin betiko proiektua aurkeztea espero da, arkitektoen elkargoak ikus-onetsita.

Proiektu honek, 40.650 €-ko kostua duenak eta % 100ean Nafarroako Gobernuak diruz lagunduta dagoenak, 2021eko aurrekontuetan jasotako partida bati esker, behin baimen guztiak eskuratutakoan leheneratzearen gauzatze materiala egin ahal izateko oinarriak ezartzea du helburu.

Proiektuan, hainbat faktore erabakigarri hartu dira kontuan, besteak beste eraikina uholdeak jasan ditzakeen eremu batean dagoela eta horrek elektrizitatea sortzeko makineria Arga ibaiaren ur-goraldietatik babesteko gune estanko bat eraiki beharra dakarrela.

Aintzat harturiko beste irizpide bat irisgarritasuna izan da. Izan ere, eraikinaren lehen solairuan eremu garbi bat eraikitzea aurreikusten da, bilera-gela zein hezkuntza-gune gisa erabiltzeko; hori dela eta, pertsona oro, mugikortasun-arazoak izan arren, bertara iritsi ahal izatea bermatu beharra dago. Azkenik, iraunkortasun-irizpideei ere garrantzi handia emanda, aerotermia-sistema bat erantsi da eraikina klimatizatzeko, eta eguzki-sistema fotovoltaiko bat eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune bat aurreinstalatzea aurreikusi da, horrela eraikinaren ingurumen-inpaktua ahalik eta txikiena izan dadin.

Aurreikuspenaren arabera, obra burutzeko kostua, BEZa barne eta azken xehetasun batzuen faltan, 600.000 € ingurukoa izango da, eta, esan bezala, datozen urteotan gauzatzea espero dugu, baldin eta beharrezko baimenak eta finantzaketa lortzen baditugu.