Euskara dendetan

iraila 25, 2013

https://euskaramerkataritzara.wordpress.com/

Euskara Merkataritzara planak Iruñerriko eta Gareseko saltokietan euskararen erabilera bultzatzea du helburu.

Plana 1994. urtean jarri zen martxan, Burlatan, eta arian-arian herri gehiago joan dira gehitzen; gaur egun, 10 herritan ari gara -Berriobeiti, Berriozar, Zizur Nagusia, Antsoain, Burlata, Atarrabia, Uharte, Aranguren, Oltza Zendea eta Gares- eta 235 saltoki baino gehiago ari dira euskararen erabilera areagotzeko urratsak ematen: tabernak, landa-etxeak, arropa-dendak, ile-apaindegiak, hotelak, diseinu tailerrak, botikak, ardotegiak…

Horiei guztiei, doako itzulpen zerbitzua, euskara ikasteko edo errotuluetan euskara erabiltzeagatiko diru-laguntzak, eta abar eskaintzen zaie aipatutako udaletako euskara zerbitzuetatik.

Plan hau antolatzen eta sustatzen duten udalak: Berriobeiti, Berriozar, Zizur Nagusia, Antsoain, Burlata, Atarrabia, Uharte, Aranguren, Oltza Zendea eta Gares.

Negozio berri bat zabaldu nahi baduzu hona hemen zertan lagun zaitzakegun euskaraz atenditu eta lan egiteko. Informazio gehiagorako jar zaitezke gurekin harremanetan.

Euskara merkataritzan


<< atzera