Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Etxepare, haurrendako album ilustratu sarituen erakusketa

Azken urteotan Nafarroako hainbat toki entitatetako euskara zerbitzuek, tartean Garesko Euskara zerbitzuak,  Etxepare sariketa antolatu izan dute, haurrentzako album ilustratuen sormena bultzatzeko helburuarekin.

 

Saritutako albumekin erakusketa bat antolatu du Garesko udal euskara zerbitzuak, 2022ko Euskara Kultur Ziklo barruan, eta Garesko liburutegian egonen da ikusgai, urriaren 3tik 21ra.

 

Horrez gain, astelehenetik ortziralera, 14:00-20:00 bitartean Etxepare sariketan saritutako album guztiak Garesko liburutegian egonen dira, maileguan hartzeko moduan.

 

ARGITALPENAK – ETXEPARE sariak. Haurrendako albumak sortzeko