Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Dorian Grayren erretratua, eleberri unibertsala Izarbeibarko aldaerara itzulia

Maiatzaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan, Aitor Aranaren liburu berria aurkeztuko du Garesko Udalak Garesko liburutegian. Oraingoan, literatura unibertsaleko itzulpen batekin dator idazle legazpiarra, hain zuzen ere, Oscar Wildek idatzi zuen eleberri bakarra eta ospetsuarekin, Dorian Grayren erretratua.

Lanaren berezitasuna da Izarbeibarko aldaeraz idatzita dagoela, egungo hiztunei hego-nafarrerazko hizkuntza baliabideak eskaini nahian.

Aranak Izarbeibarko aldaera ongi aztertu du azken urteotan, eta horren emaitzak dira Izarbeibarko hiztegia (2002, Nafarroako Gobenua),  Diccionario castellano-vasco de Valdizarbe (2009, Garesko Udala), Izarbeibarko euskara. Ikasliburua eta Hiztegia (2010, Garesko Udala), Irakurgaiak Izarbeibarko euskaraz (2011, Garelako), Izarbeibarko ipuñak (2016, Garesko Udala).

Hona hemen liburuaren laburpena, nafarreraz idatzia:

Oscar Wilderen eskutik, Dorian Grayk Lord Henry filosofo ahalkegabea ezautuko du. Dorian gazteak harren hitzak entzunko tu, eta bere xabetzarik preziatuenak gaztetasuna eta edertasuna direla siñestatuko du. Arranguraturik, jainko ezezaun bati arrogatuko dioeta, horla, betiko gazte gailtzea erdetsiko du. Artean, zahartuko dena eta harren bekatuak jasanen tuena Dorianen erretratua izanen da, Basil lagun margolariak egin ziona, hain txujen.

Dorian Gray erromantikoen halabeharra erakusten duen heroia izan liteke zenbaitek erraten dutenez. Edo beharbada gaitza eta harren zigorra idurikatzen tu, bertze zenbaitek erraten duten bejala.

Aurkezpenean liburua salgai egonen da: 5 euro.