Mintzakide

iraila 25, 2013

  • ZER DA MINTZAKIDE? Euskaraz mintzatzeko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da.
  • ZERTARAKO? Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko…
  • NOLA? Astean behin: ordubetez, talde txikietan. Paseoan, kafetegian, parkean… Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartuta, beste mintza-taldeekin koordinatuta.
  • Ekintza osagarriak: herriko gainontzeko mintzalagun taldeekin irteerak, afariak, kirol ekintzak, Mintza eguna…
  • PARTE HARTZEKO BALDINTZA Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.
  • … ETA GURASOLAGUNA? Ikastetxeko gurasoak beste gurasoekin biltzen dituen mintzakideren aldaera da. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago.

Harremanetan jartzeko (info+ eta izen emateak): Gares:   606 999072 · gares@aek.org (Errobi AEK euskaltegia) eta 948 340007 · euskara@gares.eus(Udaleko Euskara zerbitzua)

 

 

 


<< atzera