Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

AURREKONTU PARTEHARTZAILEEN EMAITZAK

Aurrekontu partehartzaileen hirugarren edizioaren emaitzak ditugu.

Kasu honetan, aurkeztutako 7 proiektuen artean, 86 puntuko emaitzarekin, “Eskola Publikoko iparraldeko leihoen aldaketaren bigarren fasea” suertatu da irabazle, 15.704€ko aurrekontuarekin.

Bigarrena, 59,2 punturekin, “Gurutzefika kalea eta Guillermo Zicke plazaren arteko zoruaren zati baten egokitzapena” geratu da, 3.196€ko aurrekontuarekin.

Zorionak eman nahi diegu proiektu irabazleei eta aldi berean bozkaketan parte hartu duten 438 pertsonei (16 gorako pertsonen zentsuaren %18a) eskerrak eman beraien konpromisoagatik.

 

No hay descripción de la foto disponible.

 

No hay descripción de la foto disponible.