Eskabideak aurkezteko epea eta lekua.
Eskabideak irailaren 13tik 30era aurkeztuko dira Garesko Udalaren Erregistroan. Horretarako deialdi eskabide orokorra bete eta sinatu beharko da. Eskabideari deialdi honetako bosgarren oinarrian ezarritako agiriak eta informazioa erantsi beharko zaizkio.
Dirulaguntza eskatzeko baldintzak.
- LHko edo DBHko ikaslea izatea.
- D ereduko ikaslea izatea (ikastetxe publiko edo ikastolan euskaraz ikasten dutenak).
- Garesen erroldatua egotea udalekua irauten duen bitartean eta dirulaguntza eskatu eta ebazten den bitartean.
- Diruz lagunduko dira D ereduko ikasleentzat (ikastetxe publiko edo ikastolan euskaraz ikasten dutenak) antolatutako euskara hutsezko udalekuak, hau da, bizi den udalerritik kanpo egonaldietan parte hartzeagatik sortutako gastuak.
- Haur/gazte bakoitzak udaleku bakarrarengatik jaso ahalko du dirulaguntza.
- Udalekuak 5 egun (4 gau) baino gehiago eta 15 egun (14 gau) baino gutxiago iraun beharko du, eta udako oporraldian gauzatuko da (ekainaren 20tik irailaren 12ra).
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Eskatzailearen guraso baten edo legez ordezkatzen duen tutore baten Nortasun Agiriaren fotokopia.
- Familiaren diru-sarrera gordinak adierazten dituen agiria (aurreko urteko errenta aitorpena).
- Adinez txikia eskolatuta dagoen ikastetxearen eskolatze-agiria, non ikastetxearen izena eta hizkuntza eredua zein den agertzen den.
- Udalekua antolatzen duen entitateak izenpeturiko dokumentua, non hari buruzko baldintzak –euskarari emandako tratamendua eta helburu linguistikoak, iraupen datak, jardueren egitaraua edo liburuxka, prezioa- eta asistentzia egiaztagiria azaldu behar diren.
- Udalekuaren matrikula ordainagiria (banketxeak egindakoa) non kostuaren %100 ordainduta agertuko den.
- Dirulaguntza jasotzeko nahi den banku-libretako lehen orriaren fotokopia (IBAN zenbakia).
Deialdia Bekak_udalekuak_2024__Becas_campamentos_2024_-_SEFYCU_66050 (1)