Urtean hainbat aldiz egiten dira jaiak Garesen.
Lehenengo eta behin jai nagusiaz hitz egin beharko da, hots, uztailaren 24tik 30era arte ospatzen dena Donejakueren omenez. Aste betean barrena Garesko herria musikaren erritmoz bizi da, bigantxa entzierroak, dantzaldiak eta haur, gazte eta helduentzako ikustaldiak.
Irailaren azken aste buruan ospatzen dira ohiko feriak, egun artisautza feria bihurturik. Bertan ohiko fritada txapelketa egiten da, bigantxa entzierroak, musika... Ezbairik gabe egunik handiena igandea da Kale Nagusia artisautza saltokiz betetzen baita. Honetaz gain eguerdiko ordu biak aldera Munduko laia lasterketa ospatzen da. Parte hartzaileek, beste garai batean lurra iraultzako baliogarriak ziren eskuko lanabes pare gainean, korrika egiten dute nor den bizkorrena erakusteko asmoz.
Soterrañaren egunean, herriaren zaintzailearen egunean, Garesen ohitura bitxi bat ospatzen da. Garestarrak udaletxearen aurrean biltzen dira udalari eskatzeko jaietako egitarauan bigantzak izan daitezen. Azken urte hauetan zorionekoak izan dira garestarrak Udalak Santiago festetarako bigantxen kontratazioa ontzat eman baitu.
San Isidro egunaren inguruan Garesko gazteriak, Udalak lagunduta, aste buru bateko jaia antolatzen du. Honetan jai motza baina trinko baten benetako protagonistak dira gazteak.