Industrialdea
Garesko industrialdea Arga ibaiaren mendebaldeko ertzean kokaturik dago, A-12 autobideko aterabideetako baten ondoan. Logroñorako errepide zaharrean, Sancti Spiritus-en gomentutik harataxeago Garesko enpresarik handiena dago: Schneider Electric. Bertan material elektrikoak fabrikatzen dira.
Handik metro eskas batzuetara, Garesetik Artazura doan N-7040 errepidean, Aloa industrialdea aurkitzen da. 73.439 m² ko ekimen publikoko industrialde txiki bat da laurogei hamarkadan pentsatu eta azkenik XXI. mendean gauzatutakoa.
Industrialdean kokaturik dauden enpresak honako hauek dira:
| Lursaila | Enpresa | Baimendutako Aktibitatea |
|---|---|---|
| 1.1 | Contex-Loitizar, S.L. | Zaharberritze, salmenta eta altzarien biltegia |
| 1.2 | Contex-Loitizar, S.L. | Zaharberritze, salmenta eta altzarien biltegia |
| 2.1 | Carlos Goya Garriz | Poliester industria |
| 2.2 | José Manuel Andueza Unanu | Ostalaritza makinen fabrikazio, muntaketa eta konponketa |
| 2.4 | Izarbeibarko Mankomunitatea | |
| 2.5 | Izarbeibarko Mankomunitatea | |
| 3.1 | Plásticos Esvi, S.L. | Plastiko industria |
| 4.1 | Recuperaciones Valdizarbe | Ibilgailuen osagaiak |
| 5.1 | Recuperaciones Valdizarbe | Ibilgailuen osagaiak |
| 5.2 | Ignacio Busto Ayerra | Eraikuntza materialen biltegia |
| 5.3 | Construcciones ZM de Navarra, S.L. | Eraikuntza material, tresna eta makinen biltegia |
| 5.4 | Servihielo, S.L. | Izotz artifizial janari fabrikazioa |
| 5.4 | Servihielo, S.L. (ampliación) | Izotz artifizial janari fabrikazioa |
| 6.1 | Fontanería y Calefacción Orbegozo, S.L. | Iturgintza tailerra eta bainu erakustoki eta biltegia |
| 7.1 | Francisco Javier Orrio Iturbide Panadería | Produktu ekologikoen ogi artisautza eta opilgintza |
| 7.2 | Inoquim Iruña, S.L. | Paper gauzak eta inprimategia |
| 9.3 | Insucona, S.L. | Erabilerarik gabeko pabiloia |
| 10.5 | Orlau Cubiertas, S.L. | Eraikuntza biltegia |
| 11.1 | Romero & Miller, S.L. | Botila ardo biltegiratze eta banaketa eta bulegoak |
| 11.2 | Romero & Miller, S.L. | Botila ardo biltegiratze eta banaketa eta bulegoak |
| 11.8 | Carvader Sociedad de Construcción, S.D.A | Eraikuntza materialen biltegia |
| 11.11 | Bombeos Aragoneses, S.L. | Hormigoi ponpaketa ibilgailuen aparkalekua |
| 11.12 | Bombeos Aragoneses, S.L. | Hormigoi ponpaketa ibilgailuen aparkalekua |
| 12.2 | Cimance | Eraikuntza materialen biltegia |