Izen ematea 2024: “Kilika” aisialdia online 8-12 urte bitartean

Noiz: 2024ko hiruhilekoa. Izen emateak.
Adina: 8-12 urte (LH 3, 4, 5 eta 6).

Aisialdi digitala ahozkotasuna lantzeko: Nafarroa osoko haurrak online eta taldeka elkartuko dira. Talde bakoitzean gehienez ere sei ume eta guztira 8 saio, horietako bakoitza 40 minutu ingurukoa. Saioetan erronka ez lehiakorrak eta jolasak egingo dituzte, hezitzaile batek gidatuta ginkanak, ihes-gelak, asmakizunak, erronkak, talde jolasak…

Aukerak, astean bitan, hainbat txanda:

  1. Lehen txanda urtarrilaren 15etik Otsailaren 8ra. Izen ematea urtarrilaren 3ra arte. Astegun aukerak: astelehen eta asteazken edo astearte eta ostegun. Ordutegiak, aukeran: 19:00-19:40 edo 19:50-20:30.
  2. Bigarren txanda otsailaren 26tik martxoaren 21era. Izen ematea otsailaren 13ra arte. Astegun aukerak: astelehen eta asteazken edo astearte eta ostegun. Ordutegiak, aukeran: 19:00-19:40 eta 19:50-20:30.
  3. Hirugarren txanda apirilaren 8tik maiatzaren 6ra. Izen ematea martxoaren 22ra arte. Astegun aukerak: astelehen eta asteazken edo astearte eta ostegun. Ordutegiak, aukeran: 19:00-19:40 eta 19:50-20:30.

Aukerak, astean behin, hainbat txanda:

  1. Lehen txanda urtarrilaren 19tik martxoaren 15era. Izen ematea urtarrilaren 3ra arte. Asteguna: ostirala. Ordutegiak, aukeran: 15:40-16:10 edo 16:20-17:00.
  2. Bigarren txanda apirilaren 8tik maiatzaren 6ra. Izen ematea martxoaren 22ra arte. Asteguna: ostirala. Ordutegiak, aukeran: 15:40-16:10 edo 16:20-17:00.

Izen-ematea: Doakoa da, baina plaza kopuru mugatua. Izena emateko jo dindaia.eus webguneko Euskaraz Kilika 2024 atalean.

Antolatzailea: Dindaia Fundazioa. Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

Facebook
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento