OSASUN ALERTA GORRIA EBRO IBAIETAN, NAFARROAKO ERDIALDEAN ETA NAFARROAKO PIRINIOETAN KANTABRIAR ETA LARANJA ITSA
Eguraldiaren iragarpenek tenperatura handiko egunak datozela adierazten dute, eta horrek eragina izan dezake osasunean.
ALERTA GORRIA edo ARRISKU HANDIKOA Nafarroako Erdialderako. Iragarpenek diote ekainaren 29an eta 30ean tenperatura maximorako ezarritako atalaseak (31,9 ºC) gaindituko direla.
Uste dugu komeni dela mezu hori egoki deritzozuen jendearen artean zabaltzea, eta azpimarratzea zer aholku dauden tenperatura handien eraginpean egoteagatik etor litezkeen ondorioak prebenitzeko; hori guztia, Nafarroan tenperatura handiegiek eta airearen kutsadurak osasunean dituzten eraginak prebenitzeko 2025ko Planarekin bat.
Esteka honetan duzue aholkuei buruzko agiria. Honekin batera doakizue herritar ororendako aholkuak biltzen dituen PDF dokumentua.
Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu garrantzitsua dela beroarekin loturiko patologien ondoriozko kasuen berri ematea hona idatziz: ispenfnotrans@navarra.es
Aurrerantzean ere jakinaren gainean izanen zaituztegu eguraldiaren iragarpenek hala eskatuz gero. Esker mila zuen laguntzarengatik.