2026-2027KO ESKOLAZ KANPOKO EUSKARAZKO JARDUERAK
Haurra, koskortzen doan neurrian, fase berri batean sartzen ari da. Eskolatik kanpoko jarduerak ugarituko zaizkio, lagunarteko harremanak indartzen joanen zaizkio eta kultur k...
Afonia, lan irabazlea:
Isiltzen ari den ahotsa baina, adi erreparatuz gero, oraindik ere entzuten dena; horra zer den afonia. Eta horra istorio honek kontatzen diguna: ezkila jotze bat, klon-klon, eta bertze bat, klap-klap, urrunean aldiz, kulun-kulun… Entzuten ditugu kanpaien hotsak? Aitonak ilobari kontatzekoak zizkion soinu bakoitzaren erranahiak, baina haren ahotsa oihartzun bilakatuta, amonaren eta lagunen bitartez iristen dira orain notiziak.
Tradizioaren aztarnei segika, istorioak dolua du oinarri; galtzen ari garen horren pena zeharkatzen du ipuinak, baina aldi berean, memoriaren bitartez oraindik ere ondoan dugunaren aldeko aldarria izan nahi du. Ezer ez da galtzen norbaitek oraindik oroitzen badu, eta ezkila-jotzeek bizirik diraute, aitonaren transmisioari eta tradizioari eutsi nahi dion ilobari esker.
Erabilitako hizkuntza, onomatopeiak, errepikapenak… ezkilen sokari segika bezala irakurtzen den ipuina dugu esku artean. Hitz sotilak, pausatuak, patxadaz irakurtzekoak.
Bestalde, irudiek maite dugun norbaiten heriotzak eragiten duen hutsunea eta etsipena intentsitate handiz sentiarazten dute. Horretarako, liburua kolore eta irudi soilek osatzen dute; ilunak, orokorrak detaile txikiei baino, egoera eta istanteari erreparatzen diotenak. Izan ere, atmosfera lasai eta xamurra sortzen dute, baina, aldi berean, tristea, gordina eta isila. Eta isiltasun horretan, hain zuzen ere, aitonak utzitako ezkilak entzuteko gogoa eta beharra ageri da, doluaren isiltasun bera apurtuko duen soinua.
Zalantzarik gabe, doluak behar duen denbora eta pausa transmititzen duten irudiek eta testuak bat egiten dute, joan den pertsonak utzi digun guztia bilatzeko eta hortaz jabetzeko behar den denbora irudikatuz.
Hori da Afonia, landa eremuaren azken orroa, arbasoen xuxurla gisara, urrunean entzuten dena, oraindik ere irakasteko asko daukanaren aldarrikapen urratua, gure bihotz eta belarrietaraino astiro eta amorruz iristen dena.
Haurra, koskortzen doan neurrian, fase berri batean sartzen ari da. Eskolatik kanpoko jarduerak ugarituko zaizkio, lagunarteko harremanak indartzen joanen zaizkio eta kultur k...
Jaia garai ezin hobea da komunikaziorako, baita euskaraz egiteko ere. Aizu, bazenekien 30 urte baino gutxiagoko garestarren artean, %38k ongi hitz egiten du euskaraz eta %1...
Baditugu Ager Vasconum Literatur Lehiaketaren IX. edizioko lan sarituak! Aurreko urteetan bezala, 12-30 urte bitarteko gazteek parte hartu dute, Nafarroako Erdialdeko eta Hego...