2026ko uztailak 23

Euskaraz jantzi Garesko jaietan!

Foto noticia

Jaia garai ezin hobea da komunikaziorako, baita  euskaraz egiteko ere.

Aizu, bazenekien 30 urte baino gutxiagoko garestarren artean, %38k ongi hitz egiten du euskaraz eta %16k ulertzen duela? Beraz, Garesko gazteen erdiak gaitasuna du euskaraz ulertu edo hitz egiteko (NASTAT 2022).

Eta nola aldatu hizkuntzaz?

  1. Ez izan beldurrik hanka sartzeari eta euskaraz mintzatu, hizkuntzak hanka sartuz ikasten eta hobetzen baitira.
  2. Euskaraz mintzatzea ohitura bat da, eta ohitura guztiekin gertatzen den bezala (kirola egitea, erretzeari uztea, dieta egitea…) alda dezakegu. Beraz, bertze euskaldunekin gaztelaniaz egitetik euskaraz egitera igaro zaitezke hasierako deserosotasuna gaindituz.
  3. Euskaldunen artean euskaraz solastu ahal izateko, euskara ez dakienaren konplizitatea ere bilatu behar da. Gaztelania hizkuntza menderatzailea den tokietan, euskaraz ez dakienak lan handia egin dezake hizkuntzen berdintasunaren alde.

Ongi pasa jaiak!!!

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Eskolaz kanpoko jarduerak ere euskaraz

Eskolaz kanpoko jarduerak ere euskaraz

Hiztun osoak hazteko, eskolaz kanpoko jardueretan euskararen erabilerak garrantzi erabakigarria du. Hautatu gertuko hizkuntza, bizi aisialdia euskaraz. https://youtu.be/...

Facebook
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento