Euskaltegian izena emateko garaia da: euskara ahora
Euskara titulua lortu behar duzu? Zure euskara hobetu nahi duzu? Orain da garaia, ez eman buelta gehiagorik eta matrikulatu euskaltegian. Hemen duzu Nafarroako euskaltegien m...
Zikloari hasiera emateko Zubipeko Bertsoak izeneko bertsojaialdia programaturik dago irailaren 12an, zubi erromanikoaren azpian. Bertan Alaia Martin, Sustrai Colina, Xabat Illarregi, Sarai Robles bertsolariek eta Aimar Karrika gai-jartzaileak parte hartuko dute.
Urriaren 2an, Vinculon, Aritz Ibañezek Gares bisitatuko du Nora?, Nora? Gure Olentzero hitzaldiarekin, Olentzeroren ospakizun solstizialean izandako aldaketei buruzko hausnarketa antropologikoa egiteko. Urriaren 6an, liburutegian, Koldo Colomok Palabras vascas de Artajona liburua aurkeztuko du, Artaxoako euskaraz zer dakigun kontatzeko. Azken urteotan bezala, Gau Beltzan kalabaza ohiko tailerra eginen da, bertze garai batean Garesen kalabazen ospakizuna nolakoa zen gogorarazteko.
Azaroaren 10ean, 17an eta 24an, Izarbeibarko euskararen aldaerara hurbiltzeko doako tailer bat eginen da, euskara maila altua duten hiztunendako zuzendurik. Tailerrean izena ematea derrigorrezkoa eta doan izanen da, eta horren helburuetako batzuk Nafarroako euskalkietara hurbiltzea eta erregistro informala aberastea dira. Azaroaren 13an, liburutegian, Amaia Aizpunek Bubblia aurkeztuko du, euskarazko haur album ilustratua. Ipuinean, Aiurik, kontakizuneko protagonista garestarrak, hasierako bidaia bat eginen du gurasoak banandu ondoren. Azaroaren 21ean Brubuja dislexikoa haur antzerkia etorriko zaigu Euskarabidearen Gora Gora Fest jaialdiaren bidez, eta hilabetea burutzeko, azaroaren 27an, Emilio Arrieta abesbatzak Gauren kantak izeneko kontzertua emanen du, euskal musikaren kanta klasikoak eta modernoak uztartuz.
Zikloa amaitzeko, abenduaren 23an, Hodei Magoa Garesa etorriko da Tutti Magia ikuskizuna aurkezteko, non ibilbide bat eginen digun magiaren munduko hainbat diziplinetan barrena.
Euskara titulua lortu behar duzu? Zure euskara hobetu nahi duzu? Orain da garaia, ez eman buelta gehiagorik eta matrikulatu euskaltegian. Hemen duzu Nafarroako euskaltegien m...
Haurra, koskortzen doan neurrian, fase berri batean sartzen ari da. Eskolatik kanpoko jarduerak ugarituko zaizkio, lagunarteko harremanak indartzen joanen zaizkio eta kultur k...
Jaia garai ezin hobea da komunikaziorako, baita euskaraz egiteko ere. Aizu, bazenekien 30 urte baino gutxiagoko garestarren artean, %38k ongi hitz egiten du euskaraz eta %1...