Euskaraz jantzi Garesko jaietan!
Jaia garai ezin hobea da komunikaziorako, baita euskaraz egiteko ere. Aizu, bazenekien 30 urte baino gutxiagoko garestarren artean, %38k ongi hitz egiten du euskaraz eta %1...
Haurra, koskortzen doan neurrian, fase berri batean sartzen ari da. Eskolatik kanpoko jarduerak ugarituko zaizkio, lagunarteko harremanak indartzen joanen zaizkio eta kultur kontsumoa areagotzen. Hau da, aisialdiak gero eta toki gehiago hartuko du bere bizitzan. Eta zinez da beharrezkoa gurasoek aisialdiari duen garrantzia ematea. Izan ere, denbora horretan haurrak ongi pasatzeaz gainera, bere sozializazio eremuak zabalduko ditu eta bere nortasuna eraikitzen lagunduko dioten bizipen berriak bereganatuko ditu. Aisialdiak bere bizitza aberastuko du, baita euskara ikasteko eta erabiltzeko prozesua ere. Hizkuntza ez da eskolan bakarrik ikasten, bizitzan ere ikasten da.
Hona hemen 2026-2027 ikasturterako Garesen duzun eskolaz kanpoko euskarazko jardueren eskaintza: Eskolaz kanpoko eskaintza (Gares 2026).
Jaia garai ezin hobea da komunikaziorako, baita euskaraz egiteko ere. Aizu, bazenekien 30 urte baino gutxiagoko garestarren artean, %38k ongi hitz egiten du euskaraz eta %1...
Unai Ruiz eta Naroa Martínez egileek irabazi dute 2026ko Etxepare saria AFONIA albumarekin. 23 toki entitatek antolatzen dute haur album ilustratuaren sari hau, Garesko udala...
Baditugu Ager Vasconum Literatur Lehiaketaren IX. edizioko lan sarituak! Aurreko urteetan bezala, 12-30 urte bitarteko gazteek parte hartu dute, Nafarroako Erdialdeko eta Hego...