Izarbeibarko ipuñak
Izarbeibarren galdu zen berariazko euskalkiaren ezagutza eta berreskurapenari aspaldian ekin zion Garesko Udalak. Helburu hauei jarraiki hainbat ildo jorratu ditu azken urteotan, besteak beste, hiztegien, testu zaharren eta ikasliburuaren argitaratzeak baita bertako euskalkiari
buruzko ikastaroak antolaketa ere.
Gure egungo euskara aberasteko, Aitor Aranaren liburuak eskaintzen ditu Izarbeibarko kondairak gazte literaturara eramanda, Izarbeibarko hegonafarreraz idatzita. Azkenik, ondoko artista garestarrek irudia eta koloreak jarri dizkiete bertako kondairei: Amaia Aizpun, Karol Colomo, Kepa Colomo, Maribel Tena eta Xabier Vélez.