Euskaltegian izena emateko garaia da: euskara ahora
Euskara titulua lortu behar duzu? Zure euskara hobetu nahi duzu? Orain da garaia, ez eman buelta gehiagorik eta matrikulatu euskaltegian. Hemen duzu Nafarroako euskaltegien m...
Eskabideak aurkezteko epea eta lekua.
Eskabideak irailaren 15etik irailaren 30era aurkeztuko dira Garesko Udalaren Erregistroan.
Dirulaguntza eskatzeko baldintzak.
–LHko edo DBHko ikaslea izatea.
–D ereduko ikaslea izatea (ikastetxe publiko edo ikastolan euskaraz ikasten dutenak).
–Garesen erroldatua egotea udalekua irauten duen bitartean eta dirulaguntza eskatu eta ebazten den bitartean.
Diruz lagun daitezkeen gastuak.
1. Diruz lagunduko dira D ereduko ikasleentzat (ikastetxe publiko edo ikastolan euskaraz ikasten dutenak) antolatutako euskara hutsezko udalekuak, hau da, bizi den udalerritik kanpo egonaldietan parte hartzeagatik sortutako gastuak.
2. Haur/gazte bakoitzak udaleku bakarrarengatik jaso ahalko du dirulaguntza.
3. Udalekuak 5 egun (4 gau) baino gehiago eta 15 egun (14 gau) baino gutxiago iraun beharko du, eta udako oporraldian gauzatuko da (ekainaren 20tik irailaren 12ra).
Eskabidearekin batera aurkeztu behar diren agiri eta informazioa.
1. Eskatzailearen guraso baten edo legez ordezkatzen duen tutore baten Nortasun Agiriaren fotokopia.
2.Familiaren diru-sarrera gordinak adierazten dituen agiria (aurreko urteko errenta aitorpena).
3.Adinez txikia eskolatuta dagoen ikastetxearen eskolatze-agiria, non ikastetxearen izena eta hizkuntza eredua zein den agertzen den.
4.Udalekua antolatzen duen entitateak izenpeturiko dokumentua, non hari buruzko baldintzak –euskarari emandako tratamendua eta helburu linguistikoak, iraupen datak, jardueren egitaraua edo liburuxka, prezioa- eta asistentzia egiaztagiria azaldu behar diren.
5.Udalekuaren matrikula ordainagiria (banketxeak egindakoa) non kostuaren %100 ordainduta agertuko den.
6.Dirulaguntza jasotzeko nahi den banku-libretako lehen orriaren fotokopia (IBAN zenbakia).
Deialdia deialdia
Euskara titulua lortu behar duzu? Zure euskara hobetu nahi duzu? Orain da garaia, ez eman buelta gehiagorik eta matrikulatu euskaltegian. Hemen duzu Nafarroako euskaltegien m...
Irailetik abendura arte, Garesko Udalak, euskara zerbitzuaren bidez eta Nafarroako Gobernuaren eta herriko beste entitate eta elkarte batzuen laguntzarekin, ohiko euskara kult...
Haurra, koskortzen doan neurrian, fase berri batean sartzen ari da. Eskolatik kanpoko jarduerak ugarituko zaizkio, lagunarteko harremanak indartzen joanen zaizkio eta kultur k...