2025eko uztailak 4

2025eko haur album ilustratuaren Etxepare saria

Foto noticia

Gotzone Butronek eta Aitziber Rayak irabazi dute 2025eko Etxepare saria Orkestra zooragarria albumarekin. Nafarroako hainbat udalek antolatzen dute sari hau, besteak beste, Garesko udalak

Orkestra zooragarria, izenak dioen bezala, zooragarria da. Musika eta fantasia maistraki elkarlotzen ditu, umorea ere txertatuz eta istorio dibertigarria bezain hezitzailea sortuz “pilula liburua” izatera iritsi gabe.

Irudiak oso onak dira, testuarekin guztiz bat datoz erabiltzen diren plano, tamaina eta kokapen desberdinak lana borobiltzen dutelako. Ipuinaren bukaeran, gainera, QR batzuk daude istorioan zehar aipatzen diren musika lanak irakurri bitartean aditu ahal izateko. Horrek irakurlea guztiz murgiltzen du eta gauza berriak ezagutzeko leiho bat irekitzen dio.

Interesgarria da baita ipuinean zehar egiten diren toki, hizkuntza eta kultura aniztasun keinu horiek guztiak ikustea, hori dena haurren heziketa ez tradizional batekin bateragarria dela erakustea, edo musika garaikidea zer den azaltzeko erabiltzen duen modu xume baina nahiko hortaz jabetzea.

Espoilerrik egin gabe, haur guztiek etxean egiten ahal duten proposamen batekin bukatzen da ipuina eta hori orrialdeetatik kanpo fantasiarekin jolasean segitzeko gonbidapen zooragarri bat da.

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Facebook
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento