2025eko azaroak 19

Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria prest haur eta gazteentzako Gabonetarako ehunka produktu berrirekin

Foto noticia

Euskarazko Produktuen Katalogoak bere boletin berria karrikaratu du paperaz eta pdf-z KATALOGOA 2025 urteko sasoi honetan, euskarazko liburu, komiki, musika, jostailu eta jokoak erosteko aukera zabalduz. Helburua argia da: euskarazko opariak eta edukiak eskuratzeko bide azkar, eroso eta fidagarria eskaintzea. Edizio berrituak 8.000 produktu baino gehiago biltzen ditu jada, eta atari digitalak erabiltzaileei nahi duten produktua azkar aurkitu eta erosteko aukera ematen die.

Egunotan 320 ale banatuko dira eskolan, eta paperezko edizioak bi atal nagusi eskaintzen ditu:

  • 0–12 urteko haurrentzako aukeraketa,
  • 12–16 urteko gazteentzako gomendioak.

Katalogoak produktu sorta zabala eskaintzen du: liburuak, musika, filmak, aldizkariak, jostailuak, jokoak eta gurasoentzako materialak. Online bertsioan, artikuluak adin-tarteren, prezioaren, argitaletxearen edo egilearen arabera iragazi daitezke, eta produktu bakoitzak “Non eskuratu” botoia du, denda birtualetara zuzenean jotzeko.

Gainera, nobedadeen jarraipena egin nahi dutenek buletin elektronikora harpidetu daitezke; urtean zehar 10 buletin jasoko dituzte produktu berrien gomendioekin.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Egin bidea euskaraz. D eredua.

Egin bidea euskaraz. D eredua.

Martxoaren 9tik 13ra zabalduko da 2026-2027ko aurre-matrikulazio epea eta Nafarroako hainbat toki entitatek elkarlanean prestatu dute D ereduaren aldeko kanpaina. Kanpainar...

Facebook
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento