2025eko uztailak 3
“Linea verde” amaitu da
Bost urtez aplikazio hau Udalarekin komunikatzeko kanal gisa erabili ondoren, eta zerbitzuaren gaur egungo erabilera murritza dela eta, bere jarduera amaitutzat ematen dugu.
Benetan eskerrak eman nahi dizkiegu denbora honetan Linea Berdearen bidez gure udalerria hobetzen lagundu duten herritar guztiei.
Laster emango dizuegu zuen beharretara egokitutako harreman-bide arinagoen berri. Komunikazio hurbil eta eraginkor baten alde lanean jarraitzen dugu!
