Euskaltegian izena emateko garaia da: euskara ahora
Euskara titulua lortu behar duzu? Zure euskara hobetu nahi duzu? Orain da garaia, ez eman buelta gehiagorik eta matrikulatu euskaltegian. Hemen duzu Nafarroako euskaltegien m...
Orkestra zooragarria, izenak dioen bezala, zooragarria da. Musika eta fantasia maistraki elkarlotzen ditu, umorea ere txertatuz eta istorio dibertigarria bezain hezitzailea sortuz “pilula liburua” izatera iritsi gabe.
Irudiak oso onak dira, testuarekin guztiz bat datoz erabiltzen diren plano, tamaina eta kokapen desberdinak lana borobiltzen dutelako. Ipuinaren bukaeran, gainera, QR batzuk daude istorioan zehar aipatzen diren musika lanak irakurri bitartean aditu ahal izateko. Horrek irakurlea guztiz murgiltzen du eta gauza berriak ezagutzeko leiho bat irekitzen dio.
Interesgarria da baita ipuinean zehar egiten diren toki, hizkuntza eta kultura aniztasun keinu horiek guztiak ikustea, hori dena haurren heziketa ez tradizional batekin bateragarria dela erakustea, edo musika garaikidea zer den azaltzeko erabiltzen duen modu xume baina nahiko hortaz jabetzea.
Espoilerrik egin gabe, haur guztiek etxean egiten ahal duten proposamen batekin bukatzen da ipuina eta hori orrialdeetatik kanpo fantasiarekin jolasean segitzeko gonbidapen zooragarri bat da.
Euskara titulua lortu behar duzu? Zure euskara hobetu nahi duzu? Orain da garaia, ez eman buelta gehiagorik eta matrikulatu euskaltegian. Hemen duzu Nafarroako euskaltegien m...
Irailetik abendura arte, Garesko Udalak, euskara zerbitzuaren bidez eta Nafarroako Gobernuaren eta herriko beste entitate eta elkarte batzuen laguntzarekin, ohiko euskara kult...
Haurra, koskortzen doan neurrian, fase berri batean sartzen ari da. Eskolatik kanpoko jarduerak ugarituko zaizkio, lagunarteko harremanak indartzen joanen zaizkio eta kultur k...