Euskaltegian izena emateko garaia da: euskara ahora
Euskara titulua lortu behar duzu? Zure euskara hobetu nahi duzu? Orain da garaia, ez eman buelta gehiagorik eta matrikulatu euskaltegian. Hemen duzu Nafarroako euskaltegien m...
Euskarazko Produktuen Katalogoak bere boletin berria karrikaratu du paperaz eta pdf-z KATALOGOA 2025 urteko sasoi honetan, euskarazko liburu, komiki, musika, jostailu eta jokoak erosteko aukera zabalduz. Helburua argia da: euskarazko opariak eta edukiak eskuratzeko bide azkar, eroso eta fidagarria eskaintzea. Edizio berrituak 8.000 produktu baino gehiago biltzen ditu jada, eta atari digitalak erabiltzaileei nahi duten produktua azkar aurkitu eta erosteko aukera ematen die.
Egunotan 320 ale banatuko dira eskolan, eta paperezko edizioak bi atal nagusi eskaintzen ditu:
Katalogoak produktu sorta zabala eskaintzen du: liburuak, musika, filmak, aldizkariak, jostailuak, jokoak eta gurasoentzako materialak. Online bertsioan, artikuluak adin-tarteren, prezioaren, argitaletxearen edo egilearen arabera iragazi daitezke, eta produktu bakoitzak “Non eskuratu” botoia du, denda birtualetara zuzenean jotzeko.
Gainera, nobedadeen jarraipena egin nahi dutenek buletin elektronikora harpidetu daitezke; urtean zehar 10 buletin jasoko dituzte produktu berrien gomendioekin.
Euskara titulua lortu behar duzu? Zure euskara hobetu nahi duzu? Orain da garaia, ez eman buelta gehiagorik eta matrikulatu euskaltegian. Hemen duzu Nafarroako euskaltegien m...
Irailetik abendura arte, Garesko Udalak, euskara zerbitzuaren bidez eta Nafarroako Gobernuaren eta herriko beste entitate eta elkarte batzuen laguntzarekin, ohiko euskara kult...
Haurra, koskortzen doan neurrian, fase berri batean sartzen ari da. Eskolatik kanpoko jarduerak ugarituko zaizkio, lagunarteko harremanak indartzen joanen zaizkio eta kultur k...