2026ko abuztuak 26

EKZ 2026, Euskara Kultur Zikloa

Foto noticia

Irailetik abendura arte, Garesko Udalak, euskara zerbitzuaren bidez, eta Nafarroako Gobernuaren eta herriko beste entitate eta elkarte batzuen laguntzarekin, ohiko euskara kultur zikloa programatu du adin guztietarako, euskararekiko sentsibilizazioa sustatu eta euskal kulturaz gozatzeko.

Zikloari hasiera emateko, Zubipeko Bertsoak izeneko bertsojaialdia programaturik dago irailaren 12an, zubi erromanikoaren azpian. Bertan Alaia Martín, Sustrai Colina, Xabat Illarregi, Sarai Robles bertsolariek eta Aimar Karrika gai-jartzaileak parte hartuko dute. Urriaren 2an, Vinculon, Aritz Ibañezek Gares bisitatuko du Nora?, Nora? Gure Olentzero hitzaldiarekin, Olentzeroren ospakizun solstizialean izandako aldaketei buruzko hausnarketa antropologikoa egiteko. Urriaren 6an, liburutegian, Koldo Colomok Palabras vascas de Artajona liburua aurkeztuko du, Artaxoako euskaraz zer dakigun kontatzeko. Azken urteotan bezala, Gau Beltzan kalaba tailerra eginen da, bertze garai batean Garesen kalabazen ospakizuna nolakoa zen gogoraraziz. Azaroaren 10ean, 17an eta 24an, Izarbeibarko euskararen aldaerara hurbiltzeko doako tailer bat izanen da euskara maila altua duten hiztunendako. Tailerrean izena ematea derrigorrezkoa da, eta horren helburuetako batzuk Nafarroako euskalkietara hurbiltzea eta erregistro informala aberastea izanen dira. Azaroaren 13an, liburutegian, Amaia Aizpunek Bubblia aurkeztuko du, euskarazko haur album ilustratua. Aiurik, kontakizuneko protagonista garestarrak, hasierako bidaia bat eginen du gurasoak banandu ondoren. Azaroaren 27an, Emilio Arrieta abesbatzak Gauren kantak izeneko kontzertua emanen du, euskal musikaren kanta klasikoak eta modernoak eskaintzeko. Zikloa amaitzeko, abenduaren 23an, Hodei Magoa Garesa etorriko da  Tutti Magia ikuskizuna aurkezteko, non ibilbide bat eginen digu magiaren munduko hainbat diziplinetan barrena.

EKZ 2026

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Euskaraz jantzi Garesko jaietan!

Euskaraz jantzi Garesko jaietan!

Jaia garai ezin hobea da komunikaziorako, baita  euskaraz egiteko ere. Aizu, bazenekien 30 urte baino gutxiagoko garestarren artean, %38k ongi hitz egiten du euskaraz eta %1...

Facebook
Youtube
Volver arriba
Cambiar mi consentimiento