Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Zerbitzuak

 

GURASOAK ARRAUNEAN: GURASOEN TAILERRA

 

Familiek asko egin dezakete euskarazko irakaskuntzan seme-alabei laguntzeko. Gakoa da nola egin jakitea.

Hori lortzeko “Gurasoak araunean” tailerrean ideiak, estrategiak eta baliabideak landuko ditugu, ordu beteko hiru saiotan.

 

Egunak: martxoak 16 eta 23 eta maiatzak 11

Ordua: 16:30-17:30

Tokia: Garesko eskola

*Izena emateko azken eguna: otsailak 15

 

-Tailerra doakoa da eta Haur Hezkuntzako haurren gurasoei eskaintzen zaie.

-Guraso euskaldunentzat eta erdaldunentzat egokia da.

-Saioak irauten duen bitartean haurrendako ludoteka antolatuko da.

 

Error: Contact form not found.

 

DATUEN BABESA: Garesko Udala da hiri kanpamentua kudeatzeko erabiliko diren datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna. Tailerrak Uharri enpresak eginen ditu, eta zerbitzua emateko behar diren datuak eskuratu ahal izanen ditu.

Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1989 Foru Legean, araututako botere publikoen eginkizun bat betetzeko tratatzen dira datuak, interesdunen baimenarekin, datuak inskribatuz. Datuak adierazitako helburua betetzeko behar den denboran gordeko dira, eta Udalak datuak tratatzearen ondoriozko erantzukizunak dituen bitartean gordeko dira. Era berean, Artxibo eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio-arauak bete behar dira.

Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko edo ezabatzeko, tratamendua mugatzeko eta tratamenduaren aurka egiteko eskubideak balia ditzakete, Garesko Udaletxera edo dpd@puentelareina-gares.es. Era berean, interesdunek erreklamazio bat aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, Jorge Juan kalea 6, 28001 helbidera (Madril) edo www.agpd.es egoitza elektronikoaren bitartez.