2001eko erroldaren arabera (azken datu ofiziala) 16 urtetik gorako Garesko biztanleriaren kopurua 1061 lagunekoa da: 664 gizon eta 397 emakume hots, 2001eko herriko biztanleen %44a. Biztanleri aktiboaren egoera profesionala honako hau da: %62 behin betiko soldatakoa, %19 behin behineko soldatakoa, %10 autonomoa, soilik %8 enpresaburua eta %1 kooperatibista da.
Ekonomiaren aktibitatearen ikuspuntutik biztanleria aktiboaren erdiak zerbitzu alorrean egiten du lana. Gares eskualdeko burua izanik komertzio eta zerbitzu sektoreek garrantzi handia daukate hemen islatutako kopuruetan azaltzen den moduan.
Askoz ere atzerago industria (%24) eta eraikuntza (%18) daude eta urrunago nekazaritza (%5). Honetaz gain emakume aktiboen %76 zerbitzu-sektorean ari da, hezkuntza arloan hain zuzen ere (%38). Laburbilduz, duela hainbat hamarkada nagusitzen den nekazaritzatik aldentzen ari da egungo herria betiere bere izaera galdu gabe – kalitatezko nekazal produktuak baititu- eta zerbitzu sektoreari loturiko gizarte baterantz doa, industria garapenaren kontrola mantenduz.
Honek guztiak Garesko herriari bizi kalitate nabarmena ematen dio.