Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Historia

Iglesia San Pedro“Hasieran zubia zegoen”. Hitz hauekin Garesko historiari buruzko liburuari hasiera ematen dio Jimeno Juriok. Gure herriko inguruetan Neolitikoaren amaiera eta Kalkolitikoren hasierako aztarnategiak atzeman dira. Hala ere herriaren jatorria oso lotuta dago zubi erromanikoarekin. XI. mendean zubira zihoan Donejakueren bide ondoan etxe-multzoa sortu zen. Gares Donejakueren bideko herri baten adibide argia da. Geroxeago, 1222. urtean, Alfontso I Borrokalariak Ponte de Argako biztanleei (de la Reina ere izenekoa) Lizarrako forua eman zien.

XII. eta XIII. mendeetan, Donejakue bidearen goren aldian, goieneko uneak bizi izan zituen Garesek. Herriko altxor arkitektoniko batzuk mende haietakoak dira, esaterako Gurutzifika eta Donejakue elizak (XII. mende hasierakoak), Hirukoiztarren gomentua (XIII. mendea) eta Sancti Spiritusen Komendadoreen gomentua (XIII. mendea).

Iglesia CrucifijoDonejakueren bidearen gainbeherak ez zuen eraginik izan Garesen. XVI. eta XVIII. mendeetan garapen urbanistikoa bizi izan zuen herriak: San Pedro eliza eraiki zen, Donejakue eliza, Hirukoiztarren eta Komendadoreen gomentuak zabaldu eta zaharberritu ziren eta plaza eta Cubiertos-en etxea (egungo udaletxea) eraiki ziren.

1512. urtean Nafarroa konkistatua izan ondoren herrietako gazteluak eta harresiak suntsitu zituzten gaztelakoek. Hala ere Garesko harresia hondamendietatik libratu zen. Egun Harresi Zaharra kalean eta Foruen pasealekuan harresi zaharraren aztarnak ikus ditzakegu oraindik.

XIX. mendeak ere eragin frankorik izan zuen Garesen. Nafarroako ekialde eta mendebalde arteko harremanetarako toki estrategikoa izanik, Karlisten gerla gordinen eszenatoki garrantzitsua izan zen. Inguruko ia muin guztietan karlisten gotorlekuen aztarnak ikus daitezke. Baina Garesko berpizkundea, ia mila urte herria sortu ondoren, Donejakue bideari esker izan da. Hainbat mende iraun zuen gainbehera igaro ostean egun Konpostelarako bidea indarrez berpiztu da. Milaka erromes eta turistek zeharkatzen dituzte Garesko kaleak bertokoen abegikortasuna aurkituz.