Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Geografia

Garesko udalerriak Belaskoain Zabaltza eta Zizurrekin mugatzen du iparraldean, Legarda eta Obanosekin ekialdean, Mendigorriarekin hegoaldean eta Mañeru, Artazu eta Girgilanorekin mendebaldean. Gares iparraldetik hegoaldera zabaltzen da 1.000 metrorako hurbileko altueretatik (Hiriberri, 922 metro) ibarreko hondoko 344 metrora jaitsi arte, Arga ibaiaren bazterretan hain zuzen ere.

Gares herriak, Nafarroako erdiko zonaldean kokatuta dago, Mediterraneo- kontinental klima du eta soilik 23ra kilometrora dagoen Iruña hiriak baino egun eguzkitsu batzuk gehiago ditu.

Jatorriz zonalde osoa artadi erraldoia zen erkametz eta aritzekin batera. Egun, lurralde zati handi bat lehorrezko laborantzez beteta dago (garia eta garagarra batik bat). Hala ere lehorrezko laborantzak ureztatze sailetan eraldatzen ari dira heltzen den Nafarroako ubidearen adarretariko bat dela kausa.

Eremuko baso soiltzeak basobera bultzatu du sasien artean ezkaia, belaxet eta oilaga nagusiak izanik. Ordea baso-berritzea pinu landaketaren bitartez egin da, bereziki larizioa, Austriako beltza eta karraskoa.

Geografia