Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Ager Vasconum VII. literatura lehiaketa (12-30 urte bitartean)

Ager Vasconum Literatur Lehiaketaren VII. edizioa aurkeztu da Tafallako Udaletxean. Aurreko urteetan bezala, 12-30 urte bitarteko gazteei bideratua dago, D ereduko ikasleentzat. Apirilaren 26a arte aurkeztu ahalko dira lanak eta sari banaketa ekitaldia ekainaren 20an izango da, Tafallan.

Lehiaketa babesten duten udalek jarduera honen bidez hainbat helburu lortu nahi dituzte: Euskaraz idazteko zaletasuna bultzatzea, literatura sorkuntza sustatzea eta tokiko ekimenen aldeko apustua egitea.

Aurkezpenean, antolatzaileek Erdialdeko eta Hegoaldeko D ereduko ikasleak lehiaketan parte hartzera animatu dituzte, “literatura sortzaile berriak ditugu Ager eremuan”, azaldu dute. “Zenbait gaztek urte batean baino gehiagotan saria irabazi dute narrazioan zein poesian; ametsak, pentsamenduak, emozioak, borrokak paperera salto egiten dute. Batek daki antzerkira edo pantaila handian ez ote ditugun ikusiko egunen batean”.

Lehiaketa urtetik urtera zabalpen geografiko handiagoa hartzen joan da eta hori islatzen da parte hartzaile kopuruan:

  • 2014an, Tafalla bakarrik: 33 lan
  • 2015ean, Tafalla bakarrik: 37 lan
  • 2017an, Tafalla, Erriberri, Zangoza, Lizarra eta Lodosa: 146 lan
  • 2018an, Irantzuko Mankomunitatea sartu zen: 154 lan
  • 2019an, berdin: 144 lan
  • 2021ean, berdin: 106 lan
  • 2022an, berdin: 125 lan
  • 2023an, Garesko Udala sartu zen: 192 lan

Aurten lankidetza berria dago. Viana eta Zizur Nagusiko Udalek lehiaketa honetan parte hartzea erabaki dute. Aurkezpenean ere laguntzaileen lana azpimarratu dute: Altaffaylla Fundazioa (aurten are gehiago liburuaren argitalpenarekin), Elkar Argitaletxea (disko eta liburu sorta emanez oparitzeko) eta Javier Etayo Tasioren irudia, luma handi bat, Nafarroako erdialdeko eta hegoaldeko tintaz elikatzen dena.

Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

  • Amaia Jaso Ramirez (Tafalla), Ager lehiaketaren hainbat ediziotan irabazlea.
  • Amaia Aldanondo Percaz (Zangoza), euskara irakasle eta edizio batean irabazle.
  • Angel Erro Jimenez Iruñeko idazlea.
  • Castillo Suarez Garcia, Sakanako idazlea eta Euskaltzaina.

Epeak:

  • Lanak aurkezteko epea: apirilaren 26an.
  • Epaimahaiaren erabakia: ekainaren 7an, Udalen web orriaren bidez.
  • Sari banaketa ekitaldia: ekainaren 20an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan izanen da, Centro Cultural Tafalla Kulturgunean

Oinarriak triptikoa 2024