Zubi erromanikoaren argiteria dinamiko berria kokatuta dago jadanik. Argiteria honek zubia Starlight irizpideekin argitzea ahalbidetzen du, aurreko argiteriarekin konparatuz %86 ko aurrezpen energetikoa lortuz gainera. Azkenik, argiteria honek egun berezietan gure zubia kolorez “margotzea” ahalbidetzen du.
Proiektu hau Nafar Gobernuak emandako %100ren finantziazioari esker (75.000€) posiblea izan da.
Obrak Electricidad Irurtiak egin ditu eta obra zuzendaritza Alfred Sa eta Susana Malonek eraman dute.


