Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

D eredua: euskaratik elkarrekin eleanitz

Laster, hurrengo urteetako hezkuntza eredua nahiz ikastetxea aukeratzeko zuen seme-alaben aurrematrikulazio epea zabalik egonen da. Gutun honen bidez, familiei helarazi nahi diegu D ereduaren euskarazko hezkuntza eleaniztunak dituen gako batzuk.

D ereduak haurrak inklusiboak izan daitezen hezten ditu, haien ezaugarri anitzak kontuan hartuz. Hamarkadaz hamarkada sendotutako eredua da, etenik gabe berritzen eta ontzen dena gure seme-alabentzat egiten duen etorkizunerako bidaian.

D ereduak prestakuntza tekniko eta sozial eleanitza eskaintzen die zuen seme-alabei, euskararen, gaztelaniaren eta ingelesaren ikaskuntza bermatuz, tokiko eta kanpoko erronkei erantzun ahal izateko. Hori guztia bertako kulturan murgilduz, gizarte hau osatzen dugunon jatorri ezberdinekin sentsibilizatuta dagoen hezkuntza komunitate atsegina eta solidarioa sortuz.

Bidaia honetan, gurasoek ikastexearen beraren laguntzaz gain, erakundeen laguntza ere izanen dute. Izan ere, Euskara Zerbitzuaren bidez, baliabideak eskainiko dizkizuegu, hezkuntza-prozesuan hizkuntzak modu integratuan txertatzeko, baita eskolatik kanpo ere.

Gai honi buruz behar duzuen informazio osoa eskatu Garesko Udaleko Euskara Zerbitzuan.