Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Liburu aurkezpena. Euskal Herria la mirada extranjera

Urtarrilak 30, asteartea, 19:00etan

Garesko liburutegian

Aurkezpena euskaraz

 

Argitalpena

Anitz eta anitzetarikoak dira historian zehar Euskal Herriari buruz hitz egin dutenak: bidaiariak, idazleak, soldaduak, inkisidoreak, politikariak, historialariak, kazetariak… Baina nolakoa izan zen euren ibilaldia gurean? Nola ikusi gintuzten eta zer esan zuten gutaz une bakoitzean? Zer pentsatu zuten gure ohiturez, gure bizimoduez, gure hizkuntzaz?

Ikerketa-lan nekeza egin ondoren, Fernando Pérez de Labordak euskal kultura sakon ezagutu nahi izan zuten azken milurteko 1.219 gizon eta emakume bildu ditu lan batean. Lan aitzindaria da, entziklopedikoa, eta kontsulta-liburu gisa balioko du inoren begiek denboran zehar nola ikusi gaituzten galdetu nahi duen ororentzat.

 

Idazlea

FERNANDO PÉREZ DE LABORDA DELCLAUX 1962, Getxo (Bizkaia)
Alemaniar Filologian lizentziatua da, Hanburgoko Unibertsitatean. Hainbat lan idatzi ditu euskararen historiari buruz, hala nola Izarbeibarko eta Mañeruibarko hiztegia (2017), Euskararen historia Izarbeibarren eta Mañeruibarren (2019) eta El euskera en Navarra. Síntesis de una historia (Mintzoa, 2023). Horrez gain, beste lan batzuen egilekidea da: Gares, historia de un toponimo (2011) eta Nombres e historia de casas de Valdizarbe eta Valdemañeru (2014). Horrez gain, Kurt Tucholskyren Un libro pirenaico (2018) itzuli du. Era berean, Pili Múgicaren Penitencia dokumentalaren gidoian parte hartu du (2018), Oskar Alegriaren Zumirika filman (2019) eta Patxi Urizen filmean Quijotes y semillas (2021).