Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Eta eskolatik kanpo, zer?

Segurtasunez eta jariotasunez hitz egiteko maiz erabili behar da hizkuntza bat. Eskolan euskara ikasteaz gain (D ereduko txikiek astean % 12 eta % 15 artean eskaintzen diote), egunerako bizitzan ere erabili behar da. Horregatik, garrantzitsua da eskolaz kanpoko jarduerak egitea, hizkuntzaren sozializaziorako eta garapen akademiko egokirako komenigarriak baitira.

 Ikasturte amaiera iritsi da eta eskolaz kanpoko jardueren eskaintza hasia da. Gogoan izan jarduerak euskaraz hautatzea erabaki eraginkorra dela.